Horixe da Smattex etxearen filosofia. Artisau-tradizioa berrikuntzarekin eta material berrienekin uztartzea, produktu paregabe eta bikaina lortzeko, hau da, erabateko konforta eta atsedena ematen duen ohea.
Smattex loaldiaren kalitateari garrantzi handia ematen diotenentzat atseden-sistemak sortzen dituzte. Horregatik, goi-mailako atsedenarekin lotutako munduko markarik ospetsuenetako bat izatera iritsi da Smattex.
Tradizioan oinarritutako capitoné jantzigintza-sistemak Smattex koltxoien estetika bereizgarri egiten du, kotoi naturalez egindako botoiak erabilitzen direlako; botoi horiek konfort-sentsazioa areagotu egiten dute. Sistemak malgukien nukleoa finkatu egiten du, alboko desplazamendurik egon ez dadin.
Smattex etxearen zakuratutako malgukia garapenaren abangoardian dago, teknologia horrek ematen duen atsedenari dagokionez. Altzairu tenplatua, lerroan kokatuta, hainbat konfortgune... hori guztia gure atsedenaren mesedetan. Zuntz naturalez egindako bigungarriak ere garrantzi handia du gure modelo guztietan: kotoia, zeta, lihoa... betiere atseden-sentsazioa ematen duten materialak.